traficodegipuzkoa.com, gipuzkoako trafikoa momentu oro

Azaroa 22, 2007 - 16:08 | Atala(k): Orokorra, Internet, Web garapena

Aspaldian ez dudala blogean idatzi, baina badut idazteko arrazoi on bat: nere lagun eta lankide izandako Pablo Blazquez-ekin batera, traficodegipuzkoa.com web tresna argitaratu berri dugu.

Zer da traficodegipuzkoa.com?

Preguntas frecuentes” atalean ikus daitekeen bezela, Gipuzkoako trafikoaren egoera mapa batean erakusten duen web tresna da. Eusko Jaurlaritzaren trafiko egoeraren webgunetik trafiko gertakariak hartu, eta google maps-en geolokalizatzen ditu.

Orain arte, Gipuzkoa mailan, ze alternatiba zeuden?

Ze balio erantsi eskeintzen die tresna berri honek web erabiltzaileei?

  • Datuak momentuan aktualizatzen dira (7/24). Eusko Jaurlaritzak trafiko gertaera baten berri eman bezain laster, traficodegipuzkoa.com web tresnan agertzen da.
  • Benetan errelebanteak diren trafiko gertakaerak agertzen dira. Hau da, trafikoan eragin larririk ez dituzten gertaerak ez ditu aipatzen, eta horrela benetan utila den informazioa bakarrik ematen dio web erabiltzaileari, berau infoxikatu gabe.
  • Google maps-en bitartez, mapa intuitibo, flexible eta detaile maila handiarekin jakin dezakezu non gertatu den trafiko gertaera bat.

Ala ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeke: euskaratu, funtzionaltasunak gehitu, e.a.

Ea baliagarria suertatzen zaizuen eta edozein akats, hobekuntza edo kontsulta egin nahi ezkero info@traficodegipuzkoa.com-en gaituzue.

Iritzia eman

Iritzia eman